|
Asteartea, Urtarrilak 6
NORTZUK GARA
Ehun urte baino gehiago daramagu lanean aseguruen alorrean (1904. urteaz geroztik). Gaur egun, hasieran bezala, laguntza profesionala eta pertsonalizatua eskaintzen diegu gure bezeroei, eta beraien beharretara egokitutako aseguruak egiten dizkiegu.
Adituak gara aseguruak egiten, ondo ezagutzen dugu aseguruen mundua. Ondorioz, zure beharrei ondoen egokitzen den poliza egingo dizugu.
Bezeroaren beharrak behin aztertu ondoren, eskaintzarik interesgarriena bilatzen dugu, betiere merkatuak eskaintzen dituen baldintzarik onenak abiapuntutzat hartuta eta kaudimena duten aseguru-etxeekin. Kontratua indarrean dagoen bitartean, kudeaketa guztiez arduratzen gara (egunerapenak, kontsultak, aldaketak, berrikuntzak, etab.). Gainera, ezbeharra gertatuz gero, gure laguntza eta aholkuak eskainiko dizkizugu eta zure interesak zainduko ditugu arazoa erabat konpondu arte.
Gure langileak profesionalak eta adituak dira, eta azpiegitura tekniko egokia dugu bezeroen beharrei erantzun azkarra eta eraginkorra emateko.
HISTORIA
La Unión y El Fénix Español aseguru-etxeak Eloy Sayas Urzelai kontratatu zuen Altsasuko inguruko ordezkari izateko. Izan ere, Pio Sayasen ostatuko nagusia zen garai hartan, eta beraz, jende askorekin zuen harremana. Gainera, enpresetako ordezkaria zen Altsasu oso gune garrantzitsua zen une hartan (merkantzia asko garraiatzen zuten Lizarra eta Gasteizen artean).
Francisco Sayas hil zen urtean (1926), bere seme Francisco Sayas Legorburuk hartu zuen bere gain enpresaren ardura. 1962. urtean, berriz, bigarren belaunaldiaren txanda iritsi zen- urte hartan bertan hasi zen Jesús Sayas Mendia aseguruak egiten-Gainera, banku-bisitari gisa aritzen zenez, Sakana osoko bezeroak egin zituen (orduan ez zen bateraezina aseguru konpainia batean eta banku batean batera aritzea; izan ere, aseguruak kontratatzeko ohitura berriak belaunaldi-aldaketarekin batera iritsi ziren).
1991. urteaz geroztik, Foruen plaza 12 helbidean du egoitza aseguru-etxe honek. Egun, Jesús eta Patxi dira negozioaren arduradunak. Etxeko ondarea bizirik iraunarazteko konpromisoari heldu diote, beraz.
|